XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ENTZULE: Ni Super-Entzule naiz. Urrutitik entzuten dut dena.
Eh, entzun! Entzun! Aguazilaren bandoa! AGUAZIL:... Erregeren partetik, galdera bat: printzesaren danborra zerez egina dago?.
Asmatzen duenari bizkar gainean eraman dezakeen adina urre emango zaio.
Asmatzen ez duenari, bere dirua kenduko zaio.
Porron-pon-pon.
JAKINTSU: Ideia bat! Erregeren dirua irabaziko dugu! Goazen! JAKINTSU: Erregeren gaztelua hemen ondoan dago. Super-entzule, ea zerbait entzuten duzun... INDARTSU: Zerbait entzuten al duzu? JAKINTSU: Ez al dute zerbait esaten? ENTZULE: Bai.
Erregek esaten du diru asko irabazten ari dela... INDARTSU: Hori bakarrik? ENTZULE: Ez dut gehiago entzuten... Jendea erregearen gaztelura joaten hasi zen, apustua irabazteko asmoz.
AMA: Nire alabaren danborra zerez egina dago? BAT: Ardi-larruz.
AMA: Ez duzu asmatu. Galdu duzu. Zure dirua guretzat.
BAT: Barkatu, mesedez! Oso pobrea naiz! AMA: Orain pobreagoa izango zara! Ospa hemendik! Hurrengoa sar dadila!.
AMA: Nire alabaren danborra zerez egina dago? BI: Katu-larruz.
ERREGEA: Ez duzu asmatu. Zure dirua guretzat. Ospa! Hurrengoa!.
AMA: Nire alabaren danborra zerez egina dago? HIRU: Txerri-larruz.
ERREGEA: Ez duzu asmatu. Zure dirua! Ospa! Hurrengoa! AMA: Nire alabaren danborra zerez egina dago?.